Hemeroteka

Topaketa gastronomikoak propioak eta prentsa artikuluak.

Arabako txakolina

Euskal Gastronomia Akademia
2013.04.10

Egilea: Euskal Gastronomia Akademia

Lurzabal aldizkariko 27. zenbakian.

                                                                    Juan Manuel Garmendiak argitratua 

- Arabako txakolinak lasto kolore horixka du ertz berdexkekin, eta garbia

eta distiratsua da.

- 2012ko mahats bilketak ekoizpen errekorra izan zuen.

****************************************************************

Txakolinak, zeina zalantza gabe Euskal Herriko ardorik adierazgarriena baita, berebiziko garapena izan du azken urteetan, eta aurrerapen hori bai txakolinaren ekoizpenaren bolumenean bai hark egin duen jauzi kualitatiboan islatu da.

Kontsumitzaileak, gainera, nabari izan du hobekuntza nabarmen hori, eta berehala erantzun du, ardoa gero eta gehiago ageri da-eta Euskal Herritik urruti dauden jatetxe eta dendetan.

Euskal Herriko gazteena da Arabako Txakolina jatorrizko deitura, 2001ko apirilean aitortu baitzuten, eta hedaduran Euskal Herriko eta Espainiako txikiena da. Bere mugak Aiarako eskualdean daude(Amurrio, Laudio, Artziniega, Okondo eta Aiara).

Arabako txakolinaren barietate nagusia Ondarribi Zuri da (% 80), baina baditu barietate osagarriak ere (% 20), hain zuzen ere, Ondarribi Beltza, Gross Manseng, Petit Manseng eta Petit Courbu. Mahastia zaindu eta teknologia enologiko modernoa aplikatzeari esker, desmuntatu egin da gradu baxuko ardoa eta garratzegia delako topikoa.

Arabako txakolina garbia eta distiratsua da, eta lasto kolore horixka du ertz berdexkekin.

Aroma bizia du, eta Ondarribi Zuri mahatsaren ezaugarri frutatsua eta pertsonalitatea nabarmentzen dira. Ahotik erraz igarotzenda, zapore bizi eta alaia du ezaugarri, eta batzuetan hura garatu egiten da txakolina kopan “hautsi”z gero, halako moldez non, txakolina egiteko modu bereziaren ondorioz sortzen diren txinparta fin karbonikoak askatzen diren. Zaporeak eta aromak iraun egiten dute.

Egokia da molusku, krustazeo eta arrainetarako; gainera, esperimentuak egitea gustatzen zaienentzat, harrigarria da nolakoemaitzak eragiten dituen beste plater batzuei lagun egiten dienean.

Ez da zahartzen utzi behar, eta haren uzta zein urtetan izan den, orduantxe edatea komeni da.

2012ko mahats bilketak ekoizpen errekorra izan zuen, 610.000 kg mahats bildu ziren eta. Pikorra kalitate bikainekoa izan zen, ezzuen izan-eta mahatsondoek izan ohi duten gaixotasunik (mildiua eta oidioa, besteak beste); ondorioz, oso prozesu begetatibo onuragarria izan zuen. Ekoizpen errekor hori azalera landatu gehiago ere egon delako izan da, Arabako Txakolinaren lurzatien % 98 landatu baita; hau da, guztira 100,73 ha.

Horrez gain, aurkezpen egokia eta zaindua badu eta ongi bideratutako komunikazio politika bati jarraitzen bazaio, Arabako txakolinak etorkizun oparoa izango du, halaxe merezi dute-eta bere kalitate eta berezitasunak.

Adin nagusitasuna erdietsi du oraingo txakolinak, eta horretarako ez du denbora asko behar izan, nahiz eta gisa honetako jarduera baten emaitzak epe luzera neurtzen diren, baina gure ardogileak, kontseilu erregulatzaileen behar bezalako laguntzarekin, gai izan dira denbora murrizteko, txakolina egiteko metodo zuzenak bazter utzi gabe.

Euskal Gastronomia Akademiak “Euskal Gastronomia Akademiaren sari berezia” eman zien 2008an Euskadiko hiru jatorrizko deiturei; hau da, Arabako Txakolinari, Bizkaiko Txakolinari eta Getariako Txakolinari, orain arte egin duten lanaren eta hura hobetzeko duten gogoaren aitortza gisa.

Aurreko artikulua
Hurrengo artikulua
Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez