Hemeroteka

Topaketa gastronomikoak propioak eta prentsa artikuluak.

Rossini, plazer bikoitza

Juan Manuel Garmendia
2022.02.06
Rossini, plazer bikoitza

Rossini, plazer bikoitza

Rossini izena entzuten dugunean belarriak erne edo sabela prest jarri behar ditugu, zer etorriko zain.

Bere bizitzaren lehen 37 urteetan Rossinik (76 urterekin zendu zen) 39 opera idatzi zituen, bestelako obra batzuez gain. Pena handia lanean jarraitu ez izana. Miresgarria da bere obra guztiek duten kalitatea eta entzuleei transmititzen dizkien sentipen guztiak.

Gastronomia ere landu zuen eta geroago ezagunak izango ziren plater esanguratsu batzuk sortu zituen. 1992. urtean bere jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko, omenaldi otordu bat antolatu genuen Euskal Gastronomia Kofradiako kideok, gastronomia eta musika batera gozatzeko asmo zintzoarekin. 

Bazkari horretan gonbidatu bereziak izan ziren urte horretako Musika Hamabostaldiko partaideak: Juan Antonio Echenique, Hamabostaldiko zuzendaria; José Antonio Sainz, Donostiako Orfeoiko zuzendaria; José Luis Tellez, musikologoa; eta Cristina Argenta, Ataulfo Argenta orkestra zuzendariaren alaba. Abeslarien artean, berriz, Ainhoa Arteta, Itziar Martinez, Maite Arruabarrena eta Alfonso Etxeberria izan ziren. Per Arne Frantzen pianista ere izan zen gure artean.

Irratian egiten zuen moduan, Luis Tellezek maisuki aurkeztu zituen entzun genituen obra musikal guztiak. Javier González Sarmiento pianistak Sevillako bizargina operaren obertura eta Offenbachen estiloko divertimento bat jo zituen. Josu Oquiñena pianistari eta Donostiako Orfeoiko kantu eskolako kide batzuei esker meza solemne txikiko " Eskerrak" entzuteko abagunea izan genuen, Veneziako inauteria eta Sevillako bizargina operaren amaiera. Pedro Rodriguez kontratenoreak Tancredo operako "Di tanti palpiti" aria abestu zuen.

Carlos Benito kofradeak menuaren xehetasun guztiak azaldu zizkigun.

Sarrera moduan ozpinetako luzokerrak, errefau txikiak eta arrautza gogortuak Rossini erara. Alboan izan genituen gurinarekin igurzteko 8 ogi mota.

Hauexek ziren otorduaren plater nagusiak:

- Rossini kaneloiak 

- Perretxikoak Rossini erara

- Rossini arrautza galdarraztatuak

- Usakumeak Rosini erara

Hemen segidan duzue plater horietariko batzuen azalpen laburra.

Rossini erara arrautza gogorrak egiteko, bi erditan zatitzen dira, gorringoarekin eta foie grasarekin ore bat egiten da eta ore horrekin berriro betetzen dira arrautza erdiak.

Perretxikoak Rossini erara egiteko, erregosiak daudenean trufa xafla batzuk, esne-gaina eta bexamela gehitu behar zaizkie.

Arrautza galdarraztatuak erretilu batean zerbitzatzen dira, foie gras zati bat eta gainean boilur xafla batzuk dituztela. Guztia Madeira saltsarekin estalia.

Argi asko geratzen da Rossini jaunak ez zuela inongo aurrekontu mugarik sukaldean sartzen zenean janaria prestatzera. Ikusi besterik ez dago zein ugari eta maiz erabiltzen zituen boilurrak eta foie grasa. Arrakasta izan behar ezinbestean!

(Publicado por Juan Manuel Garmendia)

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez
pornobed.orgscat-japan.combdsmhd.orgwatchbdsm.net