Hemeroteka

Topaketa gastronomikoak propioak eta prentsa artikuluak.

Odolkiak ordainetan.

Juan Manuel Garmendia
2022.10.05
Odolkiak ordainetan.

Euskal atsotitzen bildumak ez ditu odolkiak estimu handitan. Izenburuko atsotitzak gutxietsi egiten  ditu, jasotako ekintza txar baten ordaina gisa deskribatzen baititu. 

Baina alor askotan gertatzen den bezala, odolkiak egiterakoan erabiltzen diren gaiek berebiziko garrantzia dute emaitza on bat lortzeko. Beste atsotitz batek dioen bezala, "Apaiza eta odolkia egiten diren bezalakoak izaten dira", onak edo ez hain onak.

Bizitzako une gozoak deskribatzeko erabiltzen da atsotitz hau: "Ezkondutako urtea eta txerria hiltzen den astea, onenak". Aspaldiko gizarte landatarrean txerriek garrantzia zuten eguneroko elikaduran. Kontu handiz gizendutako txerria hiltzerakoan, baserritarrek edo kalekumeek bat-batean ondare itzela jasotzen zuten. Ondare horren zati bat denbora luzean gorde zitekeen (urdaiazpikoak, gazikutxetan gordetako haragia...). Kontuz eta poliki maneiatzen ziren horiek denbora luzez iraunarazteko. Beste zati galkorra azkar jan behar zenez, inguruko bizilagunekin partekatzen zen, nolabait itzuliko zizkielakoan. Odolkiak izaten ziren nagusi trukean. Kasu guztietan orduan ezohikoa zen ugaritasun sentsazioa bizitzen zen. Ezkonberrien zoriontasunaren parekoa?   

Bodegoi izeneko margo lanetan toki berezia hartzen du odolkiak, aintzatetsia historian zehar zapore eta indar handiko produktua zelako. Gaur egun modu askotan prestatua jaten dugu: bai bakarrik egosita, heltzeko baten ezinbesteko “gonbidatu” gisa,  odolki nahaskian, .... pintxo polita osagai moduan erabilita. 

Lehen, txerriak ziren baserrietan eta etxeetan birziklatzeko erabiltzen zen modurik eraginkor eta errentagarriena. Sobera zeuden janariak, pertsonak jateko modukoak ez zirenak, txerriek desagerrarazten zituzten eta trukean haragi gozoa eta ongarria itzultzen zuten. Hori baino ezer hoberik! 

Gipuzkoarrok, eta beasaindarrok bereziki, estimu handian, edozein aukera aproposa izanik odolkiak jateko. Ez da harritzekoa arrazoi horregatik beasaindar talde sutsu batek 1985eko abenduaren 1ean "Beasaingo odolkiaren kofradia" sortu izana. Bertako odolkiaren ekoizpena eta kontsumoa sustatzea izan da beti elkartearen helburu bakarra. Asteko azoka lagungarri izan duten arren, beraien lana areago joan da eta ekintza ugari eta ezberdin garatu dituzte: Beasaingo odolki-txapelketa, beste odolki-txapelketetan epai-mahai kide, odolki-dastatzeak, Beasaingo odolkiaren kapituluak, beste kofradien kapituluen parte-hartzea ...

Odolkia gure ikurretako bat da, bere alde lan egitea onuragarria da guztiontzat. Kofradiako kide izatea da horretarako modurik aproposena. Antzeko odolki eta hestebete batzuen alde egiten dute lan beste kofradia batzuek. Kofradeek aukera dute lan boluntarioa egiteko eta, trukean, odolki munduaren ezagutza ezin hobea jaso eta lagunartean une gozo asko bizitzeko ere. Gora Beasaingo odolkia, odolki-jale porrokatuak eta Beasaingo Odolki Kofradia!

(Juan Manuel Garmendia)

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez
pornobed.orgscat-japan.combdsmhd.orgwatchbdsm.net