Hemeroteka

Topaketa gastronomikoak propioak eta prentsa artikuluak.

Gastrojakintxua

Félix Ibargutxi
2016.01.02
Gastrojakintxua

Articulo de Félix Ibargutxi publicado el 31 de enero de 2016 en la sección "Laubide" del Diario Vasco.

                                                                  Juan Manuel Garmendiak argitaratua

************************

Ehun urte dira Busca Isusi jaio zela. Gastronomiaren dibulgatzaile handia izan zen, ezjakintasun haundia zegoen garai batean.

*****

Orain bi aste, San Anton egunez, Getarian txakolinaren urteroko festa handia egin zutenean, José María Busca Isusi zena omendu zuten, ehun urte baitira jaio zela. Gastronoma izan zen eta gastronomiaren dibulgatzailea, zenbait hedabidetarako lan egin zuelarik, besteak beste DV honetarako. 1986an hil zen.

Herri xehearentzat egin zuen lan, eta ikusi besterik ez dago bere liburu batzuen izenburuak "Cocinar a presión" eta "Estire sus billetes en la cocina". Zumarragan 1916an jaioa, Madrilen Natur Zientzietan lizentziatu eta Gastronomiako Euskal Kofradiako sortzailea izan zen, hain zuzen ere berak aukeratu zuelarik elkarteko sinboloa: eguzki-lorea. Zumarragan bizi zen etxeko atean, kanpoaldean, horrelako landarea egoten zen iltzatuta. Hura ikustean, jendea segituan jabetzen zen hor pertsona berezi bat bizi zela. Aranzadi zientzia elkarteko lehendakariordea ere izan zen, eta 1983an Herritar Kuttun izendatu zuen Zumarragako Udalak.

Juan José Lapitz kazetari gastronomikoak lagun haundia izan zuen eta makina bar irteera egin zuten batera eta bestera. 2007an, Lapitzek omenezko liburua idatzi zuen - irteneten dago eta "Semblanza de un maestro" du izenburu - eta pasadizo ugari irakur daiteke bertan. Behin, otordu arranditsua zuen Madrilen, besteak beste Gregorio Marañón mediku eta pentsalariarekin, eta Francisco Moreno Herrera Andeetako Kondearekin; azkenean hau Gastronomiako Espaniar Kofradiaren sortzailea -eta baita ABC egunkariko kritikari gastronomikoa ere-. Busca Isusik ederra egin zuen orduan- 70eko hamarkadan zen. Hartu zituen txakolin botila batzuk berak zekien konfiantzako upategi batekoak eta Madrilgo jatetxe horretarako hozkailuan utzi zituen. Mihi-arraina "meunière" erara zen plateretako bat, eta hura iritsi zenean mahaira, Busca Isusik keinu egin zien zerbitzariei, aurreikusita zegoen ardo zuria erretiratu eta txakolina zerbitza zezaten. Izan zen marmarka hasi zenik, izan ere garai haietan txakolina ardo exkax eta garraztzat hartzen baitzuten adituek. Baina dastaketa hartan oniritzia jaso zuen Getariatik emandako edariak.

Aspalditik ezagutzen zuen txakolina. Ezkongaietan. Ezkongaietan, bizikleta hartu eta Beasaina joaten zen aurrena. Han, andregai Carmen Agirrek bere bizikleta hartu eta Mandubiatik Getariara  joan ohi ziren.

Ez zen geldi egotekoa. Ezkioko abadetxea hartu zuen, Gotzainarekin hitzarmena eginda, eta hantxe izan zen sagardoa destilatu eta sagar-pattarra egiten, Frantzian ikusia zuen bezala. Ahalegin horretan Rosario Zapiain Astigarragako sagardogilea izan zuen bazkide, eta Zumarragako Etxeberri jatetxeako nagusia, José Manuel Zubizarreta.

Eta Ezkioko abadetxeko baratzea ere ibilizuen. "Ez-ohiko gauzak ereiten eta landatzen zituen, adibidez andere-mahatsa (grosella) eta arakatza (uva espina) "Kalabazina ere bai. Orduan oso ezezaguna zen, baina gure etxean asko jaten genuen", adierazi dit seme Albertok. "Hark behin eta berriz esaten zuen garaian garaiko jan behar zela, 0 Kilometroaren toeria hori ondo zekien hark. Berdela, ere zenbat berdel jan genuen guk! bazekien- eta omega koipea daukala,beharbada Grande-Covian-i.

Aurreko artikulua
Hurrengo artikulua
Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez