Hemeroteka

Topaketa gastronomikoak propioak eta prentsa artikuluak.

Anisakisa

2009.13.01

Gaur egun arrainek jasaten duten anisakis kutsaketa gero eta handiagoa da, gero eta arrain mota gehiagotan aurki dezakegu eta kopuru handiagoan. Parasitazio hau gizakiongan eragina duen pandemia bihur daiteke, dituen toxinengatik eta sortzen dituen alergia kasuengatik.

Egun akuikultura instalakuntzetan lortu diren lorpen teknikoak ikusita dagokionari bertan anbulategi antzekoak ezartzea iradokitzen diot, era horretan parasitoari erresistenteak zaizkion arrainak lortzeko xedearekin. Behin hori lortuta, batzuk merkaturatu egingo lirateke eta besteak itsasoan askatu, gutxinaka arrain basati erresistenteak lortzeko.

Hau zientzia fikzioa dela? Hori zen ere ilargira joatea edo beste planetak ezagutzea, eta inbertsio andana egiten da hori lortzeko. Askoz garrantzitsuagoa deritzot gure osasuna eta elikadura zaintzeko helburuarekin gastatutako diruari.

Koldobika

                                                                  Juan Manuel Garmendiak argitaratua

Aurreko artikulua
Hurrengo artikulua
Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez