Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren XXVII. Kapitulua

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren XXVII. Kapitulua

Kofrade agurgarria,

Jakingo duzun moduan, urtaro honek, udazkenak, ale berriak dakarzkigu. Bada garaia, hortaz, guztiak bildu eta lapikoan prestatzeko, segidan gure plateretatik Tolosako babarrunaren zapore bereizgarria dastatzeko.

Hainbeste urteren ondoan, Tolosako Babarrunaren Kofradiak belaunaldi berri bati eman zion lekukoa pasa den urtean, eta, orain, gazteok indartsu gatoz, gogotsu. Proiektu asko ditugu buruan, eta pixkanaka-pixkanaka ari gara bakoitza gorpuzten, egia bilakatzen.

Azaroaren 12an gure XXVII. kapitulua ospatuko dugu, eta bertaratzeko gonbidapena luzatzen dizugu, bai egitasmo eta bai bazkarira.

Eguneko programa ere atxikitzen dizugu gutun-azalean.

Jaso ezazu agur bero bat,

Imanol Zubelzu Lacunza

Tolosako Babarrunaren Kofradiako Maisu Handia

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren XXVII. Kapitulua 

11.15 – Kofrade eta kideen arteko topaketa, Casino elkartean.

11.15 – Hamaiketakoa.

11.50 – Harrera Tolosako Udaletxean Ohorezko Kofradeak buró direlarik. 

12.00 – Kapituluaren ekitaldia, Ohorezko Kofradeen izendapena eta Tolosako Babarrunaren kofradiaren aurkezpena 

13.15 – Zizka-mizka 

14.30 – Bazkaria, Frontón jatetxean 

Eta ondoren... zozketa!

Bazkariaren prezioa: 55,00 € bakoitzeko.

Agur bero bat,

Tolosako Babarrunaren Kofradia

 

Jakinarazi zeure bertaratzea aukera duzunean

Telefonoa: 656788790

Email: komunikazioa.tbk@gmail.com 

 

 

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez