Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Luis Irizar gertuko gizon prestuak utzi gaitu

Luis Irizar gertuko gizon prestuak utzi gaitu

Luis Irizarren bizitza laboral eta pertsonal luze eta emankorrean beti izan da nagusi  erabateko zintzotasuna eta errespetua bere enpresaburuekiko, bezeroekiko, ikasleekiko, lagunekiko... Oro har, ziurtatu dezakegu gastronomia eta gizartearentzat oparia izan dela gure artean izana. 

 

Euskal Gastronomia Kofradian oso esker oneko oroipena dugu, 1967ko azaroaren 11n gure egoitza inauguratzeko bazkariaz arduratu baitzen. Euromar hoteleko eskolaren zuzendaria zela, bertako ikasleak gonbidatu zituen, besteak beste, Pedro Subijana, Ramón Roteta, Carlos Arguiñano, José Ramón Elizondo "izarrak", ... denboraren poderioz berri ugariren protagonista bilakatu direnak. Harrezkeroztik, garrantzitsua izan zen Irizarren bizitzan Dionisio Barandiaran, Euromar Ostalaritza Eskolako sustatzailea, horren adierazle da hitzetik hortzera aipatzen zuela haren izena. Luis Irizarrek zioen gizartea zorretan zegoela Barandiaran jaunarekin, hark egindako gizarte lan eskergagatik. Urte horretatik aurrera, gure kofradiarekin harreman estua eta emankorra mantendu du Irizarrek.

 

Kofradiaren bitartez izan nuen Luis ezagutzeko aukera, Donostiako Alde Zaharrean bere eskola inauguratu ondoren. 1994. urtean, Miarritzeko Bellevue Hotelean irakasten zen master class baten lekuko izan nintzen, gure Kofradiak antolatutako Euskal Gastronomiaren Mundu mailako Kongresuan. Zalantzarik gabe zirraragarria izan zen bere ikasleek azaldutako kontzentrazioa, interesa eta maitasuna klasean.

 

Beti bezain eskuzabal, 2018ko maiatzaren 30ean FECOGAko ordezkaritza talde bati ateak ireki zizkion, hain zuzen ere Ondarre gaztandegiko artzain Eneko Goiburuk, Idiazabal Gazta Kofradiaren Maisu Nagusi Jesús Mari Ormaetxeak eta FECOGAko lehendakari Juan Manuel Garmendiak osatutako ordezkaritza taldeari. Ikasleok kofradien mundura hurbiltzeko eta Idiazabal gazta dastatzeko aukera izan genuen. Amaitzeko, Luis Irizarren urtebetetzea zela medio, harekin topa egiteko eta zoriontzeko aukera izan genuen. Kointzidentzia ederra. 

 

Luis Irizar eskolak zilarrezko ezteiak ospatu ditu 2017ko urrian. Ondorengo promozioetatik atera diren ikasleen "diaspora" ugariak esan nahi du sarritan ikasle ohi hauek jatetxe ezkutuenetan aurki ditzakegula. Matematikoki, guztiek gauza bera adierazten dute: prestakuntza tekniko eredugarriaz gain, zintzotasuna eta bokazioa beharrezko balioak direla beren lanbidea arrakastaz aurrera ateratzeko. Harro aldarrikatzen dute ikastetxeak bizitza aldatu diela eta Luis Irizar Eskolari esker iritsi direla gaur egun dauden lekura.

 

Bizitza osoan zehar Luis Irizarrek garatutako lana aitortzeko, 2016an Euskal Gastronomia Akademiak Luis Irizar saria sortu zuen, gastronomiaren arloan irakaskuntzan egindako ekarpena aitortzeko saria pertsona eta erakundeentzat.

 

Virginia Alzugaray, 1953tik bere emazte eta bidelaguna, 2021eko otsailaren 2an zendu zen. Konplize, sostengu, enbaxadore eta anfitrioi ideala, zutabe garrantzitsua gure Luisen bizitza pertsonalean eta lanbide ibilbidean. Haren galerak hutsune handia ekarri dio bere azken ibilbidean.

 

Luisek bere ibilbidean utzi dizkigu —ondare eta eredu— bere profesionaltasuna, zintzotasuna eta hurbiltasuna. 

 

Juan Manuel Garmendia

Euskal Gastronomia Kofradiako kidea eta Kantabriar Antxoaren Kofradiako kidea

FECOGAko lehendakaria

Euskal Gastronomia Akademiako idazkaria

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez
pornobed.orgscat-japan.combdsmhd.orgwatchbdsm.net