Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Juan José Lapitz, agur eta bidai on

Juan José Lapitz, agur eta bidai on[Translate to Euskera:] En el Bulli con Maritxu

“El Bulli” jatexean Maritchurekin


Gure sortzezko presidente Juan Jose Lapitzen heriotzaren berri jakitean nire burutik sentimen eta ideia anitz pasa dira. Galera handi bat izan da, euskal gastronomiaren oinarri bat joan baitzaigu, azken asperenerarte ekinean aritu den pertsona baten agurra. Ohorea da gure gastronomiagatik era teoriko eta praktikoan lan egiteko ahalmena izan duena ezagutzea.

 

            Juanjo eta  Maritchu , Hilario eta Eusebio Arbelaitzekin

 1992ko martxoan Gastronomiazko Euskal Anaiarteko zuzendaritza batzordean sartu nintzenean pertsonalki ezagutzeko aukera izan nuen. Gure gastronomiaren erreferente handi zena nuen nire aurrean. Laster jakin nuen haren aportazioak beti onuragarri eta praktikoak zirela, bileretan egiten zituen ekarpenak beti aberasgarriak izan dira. Urte askotan argia ikusten darraien Kofradiako Boletinaren zuzendari izan zen, garrantzia handiko laguntzaile talde bat lortu zuen urtero hiru zenbakik argia ikus zezaten. Hauetako laguntzaile bat Javier Aramburu izan zen, zeinarekin Hondarribiko lekuko egunkari gastronomiko bat editatuz bere ibilbide gastronomikoa hasi zuen.

 

     Juan Manuel Garmendia eta Josema Azpeitiarekin “Bost dozena

       pastel” libururako argazkiak aukeratzen

  Gastronomiazko Euskal Anaiarteak bere 25 urteurrenean argitaratutako Hiztegi Gastronomikoko bultzatzaile eta idazle izan zen.    

 

      Luis Mokoroa, Eukal Gastronomia Kofradiako Sukalde

       Haundiarekin.

 FECOGA Bidasoa bi aldetako kofradiak batzen dituen federazioaren ko sortzaile eta lehen presidente izan zen. Bere garapenean eta argitarapenetan ezinbesteko akuilu izan zen.

 

     Askotan Ohorezko Kofrade, hemen ohorezko liburu batean sinatzen

Teoriaz haratago arlo praktikoaren zabaltzaile sutsua zen,  hamaika gida gastronomikotan lagunduz. Iñaki Arrienekin argitaratutako Maiak gidatik hasi Gourmetour eta Campsa-Repsol gidek bere bizitzaren ordu asko bete dituzte. Horrela Euskadiko Gastronomia Akademiak argitaratutako Euskal Herriko gida gastronomiko eta kulturala batetik eta Euskal Herriko mapa gastronomikoa bestetik dira horren adierazle.

            Elkarte gastronomiko batetan sukaldatzen

 Jose Maria Busca Isusiren jarraitzaile bezala aurkezten du bere burua, 2016 antolatu ziren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunetan partehartze handia izan zuelarik.    

    Inverness, Eskoziako whisky destileria batetan arduraduna

      ohorezko kofrade izendatzen.  

 Dakiena erakusteko bokazioak gastronomia ezberdinez ia berrogei liburu argitaratzera eraman zuen. Horien artean  aipatzekoa da “2000 refranes para comer”, Nazioarteko Gastronomia Akademiak saritu zuenak. 

 

       Ochoako lursailetan mahatsa biltzen.

Gastronomiaren ikuspegi praktiko honek  Hondarribiako harresiaren inguruan mila metro karratuko baratze bat izatera eraman du. Honek gure ortuko ohiko fruitu eta barazkien egutegia jarraituz berari eta bere lagunei zainzuriak, tomateak, orburuak, azak, sagarrak, haranak, pikuak, limoiak, pomeloak, laranjak, zerbak eta kiwiak dastatzeko aukera profitatu dielarik.

Kazetari lanetan “La Voz de España”, “Deia” eta “El Diario Vasco” egunkarietan artikuluak argitaratu ditu. Lan hauengatik Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gastronomiazko Euskal Anaiarteak Busca Isusi saria eman zioten. 

 

      Fernando Sánchez Gómezekin, laguna eta biografoa

Euskadiko Gastronomiazko Akademiak sari berezi bat eman zion 2016 urtean gastronomia onaren alde egindako lanagatik.

 

    Bere sendiarekin

Pertsonalki Juan Jose Lapitz bizitzak egiten dizkigun opari on horietako bat izan dela uste dut. Milesker Juanjo zure izateko eragatik eta utzi diguzun guztiagatik.

 

Juan Manuel Garmendia

FECOGAko Lehendakaria eta laguna

 

 

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez