Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Javier Ubillos, agur

Javier Ubillos, agur

Sentitzen dugu Francisco Javier Ubillos Gonzalez jaunaren heriotza tristearen berri ematea.   Aita Bergarar eta Ama Donostiarraren arteko ezkontzaren ondorioz Francisco Javier Ubillos González jauna 1943. urtean jaio zen, Donostiako militantea zen.

Ezagutu genuenok badakigu beti Javier oso diziplinatua, konstantea eta metodikoa izan dela, eta horregatik, Marianista eskolan ibili ondoren, ESTENn ikasi zuen Enpresen Administrazio eta Kudeaketa, 1965ean graduatu zen.

Lizentzuatu zenetik urtebete igaro ondoren, Teresa Bustero Barrioarekin ezkondu zen eta 1968rako bi alaba zituzten, Elena eta Susana. 1999an, bere biloba Iñigo bere bizitzara iritsi zen, familiaren-zirkulua osatuz honela.

   Teresa Bustero eta bere Susanarekin Gaztelu Egunean.

Bere bizitza profesionala Enpresen munduan egin zuen, Administrazio eta Giza Baliabideen arlo desberdinetan Antolakuntza Aholkulari gisa, Gipuzkoako eta penintsulako osoko hainbat enpresatan. 

Jadanik erretiratua, zaletasunek ordurarte eramandako bizimodu bizia ordezkatu zuten, alderdi ugaritan partaidetza aberatseko bizitza garatzeko aukera emanez, eta harrigarria izan arren, aurreko lanaldia zabaldu zuen. 

Mikologia lehentasunezko postuan nabarmendu zuen, haurra zenetik mantendu zuen zaletasun bat baitzen, baina hasieran bilatzaile-jasotzaile mikofagoa zen eta geroago miofilo edo aditu zen.

Denbora librean, bere ahalegina Filateliari eskaini zion, Gastronomia (Euskal Gastronomia Kofradiaren kide izateagatik urte askoz geroztik).  eta Atletismoa, nahiz eta 2003tik FAGeko epaile gisa soilik, ia asteburu guztietan., pista itxian ala irekian, negua edo uda zenaren arabera 

Euskal Gastronomia Kofradian oso zuzendari aktiboa izan da azken urteotan, zuzendari emeritu gisa, buletinaren ortografia zuzentzailea gisa, mus txapelketa antolatzaile, lehiaketa gastronomikoen epaimahai, .... 

      Gaztelu Eguna, Euskal Gastronomia Kofradia

  General frantziarra Gaztelu Egunean

      Mus txapelketa

   Donosti Bezperako urteroko afarian Juan Manuel

     Garmendia eta Enrique Samaniegorekin.

..... eta Atletismoa, nahiz eta 2003tik FAGeko epaile gisa soilik, ia asteburu guztietan, pista itxian ala irekian, negua edo uda zenaren arabera.

    Atletismo Gipuzkoar Epaileak. Javier 3.lerroan ezkerratik 3.a.

Mendian zehar egiten zituen ibilaldiak ere aipa genitzake, nahiz eta egia den neurri txikiago batean, adinak eta pisuak desiragarri baino gehiago eragin baitzuten.

Landa zale porrokatua, hiri zalea baino gehiago zenez, 1981ean baserri bat eraiki zuen Arabako mendiko herri txiki batean, non handitzen zihoan bere zaletasun mikologikoa garatekok aukera izan duen.

Jarduera honek 2013ko Eusko Jaurlaritzak emandako Gastronomia Sari Nazionala merezi izatera eraman du eta 2014an Cristina Uriarte Kultura sailburuak eman ziona Gasteizen, www.fichasmicologicas.com webgunean garatutako lana aintzatetsiz. FECOGArekin, Gastronomia Akademiako euskal sukaldaritza eta Euskal Gastronomiako Kofradiarekin modu altruistan partekatzen zuen weba. 

     2013 sarien irabazleak.

   Cristina Uriarten eskutik seria jasotzen.

     Saria jasotzera hurbildu gimen lagunak María del Mar Churrucarekin.

   Bajauriko eskertza web orriagatik

   FECOGAko bidaia, Gijon Lanbide Unibertsitatean

       FECOGAko bidaia, Roberto Stinus-ekin Erribera Sakran.

Bere hurbiltasun, eskuzabaltasun eta umorearen hutsunea sentituko ditugu. Dagoen lekuan bermatuta daude, mus partidak eta gastronomiaren edota mikologiaren inguruko elkarrizketa alaiak, ... Goian bego.

                                                              Donostian, 2020ko ekainak  15an

Juan Manuel Garmendia

Euskal Gastronomia Kofradiako kidea

FECOGAko Lehendakaria

Euskal Gastronomia Akademiako Idazkaria

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aurreko ekitaldia
Hurrengo ekitaldia
Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez