Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Covid-19aren inpaktua Kofradia Gastronomikoetan

Covid-19aren inpaktua Kofradia Gastronomikoetan

Zoritxarrez, 2020. urtea espero gabeko "gonbidatu" gisa gogoratuko dugu, lehen hiruhilekoan gure bizitzan sartu eta alderdi asko goitik behera aldatu digun gonbidatu gisa. Kofradia Gastronomikoak ez dira zorigaiztoko  egoera honetatik kanpo geratu.

Hori dela eta, FECOGAko (Gastronomia Kofradien Federazioa) Zuzendaritza Batzordeak inkesta bat egitea sustatu du, federazioa osatzen duten berrogei kofradietan Covid-19k izan duen eragina bertatik bertara ezagutzeko.

      Gustoko BEC-en (2018ko otsaila)

Kofradien hiru laurdenek  parte hartu dute inkestan, eta honako gertakari hauek egiaztatu ditugu:

1.- Ospatutako kapitulu bakarrak dira alarma-egoera indarrean jarri aurreko hirurak (Beasaingo Odolkia, Foz de Morcíen-eko Arbien Lagunak eta Saint Romain en Bordelais), martxoaren 14koak, eta “normaltasun berrian” egindako bat (Desarmearen Kofradia).

2.- Barne-funtzionamenduari dagokionez, hamar kofradiak baino ezin izan dituzte batzar orokorrak egin, eta zazpi kofradiak aldizkako aurrez aurreko bilerak.

3.- Kofradiek helburu dute  produktu bat, errezeta bat, lurralde bateko gastronomia jakin bat sustatzea,   eta horien inguruan garatzen dituzte ekimenak, besteak beste, dastatze-saioak, azokak eta aurkezpenak. Aurten hiru kofradiak antolatu dituzte dastatze-saioak eta bi kofradiak  azokak. Aurreko urteetan baino kopuru txikiagoa.

Kofradien aktibitatea jaisteak diru-sarrerak murriztea ekarri du berekin, eta finantza-egoera ahuldu du. Kofradeen kuotak eta dirulaguntzak  oso garrantzitsuak dira kofradien jarduera mantentzeko. Atal honetan, 16 kofradiak  jaso dituzte kofradeen kuotak, gehienak alarma-egoera aurretik, eta hamarrek dirulaguntzak. Kuota gehientsuenak alarma-egoera ezarri baino lehen kobratu ziren.

Lugorri urtetzat hartu beharko genuke 2020 urtea, eta barrutik hazteko aprobetxatu. Hain zuzen ere, kofradia batzuek zenbait antolaketa eta dibulgazio alderdi eguneratu dituzte: hamabik dokumentazioa eta artxiboak gaurkotu dituzte, seik hitzarmenak gainbegiratu eta zazpik web-orriak eta sare sozialak eguneratu. Eguneroko eginkizunak zaildu egiten zuen zeregin horiek betetzea.

Federazioa osatzen duten kofradien eredua jarraitu du FECOGAk bere erabakiak hartzeko orduan. Hala, zuzendaritzak halabeharrez erabaki zuen FECOGAko produktuen azoka ez prestatzea,  Batzar Orokorra bertan behera uztea, urteroko bidaia ez antolatzea eta Kofradien kuota ez jasotzea. Erabaki horiek guztiek kofradien ahobatezko babesa jaso dute. 

     FECOGAko produktuen azoka (2019ko maiatza)

Zuzendaritza batzordeak akten bidez eman behar du bileretan hartzen diren erabakien berri. Bi kofradiak  izan ezik, guztiek baieztatu dute akta ongi jaso dutela. Akta guztiak web-orriko gune erreserbatuan eskegita daude. Web-orriak berak ere (www.fecoga.com) ahobatezko balorazio positiboa jaso du, nahiz eta hobetu daitekeen, bizitzako gauza guztiak bezala.

Oso garrantzitsua da informazioa trukatzea kofradien artean eta baita zuzendaritzara iristea ere. Zuzendaritza batzorde hau entzuteko prest dago beti, eta kofradiekin harremana izateko ere bai. 

Covid-19ak bat-batean murgildu gaitu egoera berri eta latz honetan. Etorkizunari aurre egiteko modu egokia, ordea, ez da geldirik egotea. Gure produktuak eta gure gastronomiak sustatzeko sortu ginen, hain zuzen ere, gastronomiaz gozatzeko bakarrik ez, baita gure herrien eta gure lurraldeen garapenean parte hartzeko ere. Egoera berri honetan berritzaileak izantea garrantzitsua da. 

      Kordobara bidaia (2018ko azaroa)

Ez genuke arreta jarri behar orain egin ezin ditugun gauzetan. Aitzitik, gure kofradien alde egin dezakegun gauzetan jarri beharko genuke gure indar guztia. Ildo horretan, oso motibagarriak dira inkestaren bidez jaso ditugun eta garatu ahal izango diren proposamen batzuk, hala nola:

- Youtube kanal bat sortzea errezetak partekatzeko...

- Gastronomiaren aldeko kanpaina instituzionala garatzea.

- Kofradien etorkizunari buruzko hausnarketa estrategikoa egitea.

- Sari gastronomikoak sortzea.

Inkesta honek eskaintzen dizkigu pandemia malapartatu honek eragindako fruitu gozoak, gure kofradien alde eta kofradietatik lanean jarraitzeko elementuak. Espainiako atsotitzak dioen bezala, “Ez dago ehun urte irauten duen gaixotasunik, ez eta jasaten duen gaixorik ere”. Nik esaldiaren lehen zatiari biziki eusten diot. Kemenez eta indartsu aurrera egitera animatzen zaituztet, adorez  lan egitera.

Juan Manuel Garmendia

FECOGAko Lehendakaria

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez