Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak Nobel saridun Albert Fert eta Peter Grünbergi omenaldi ekitaldia

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak Nobel saridun Albert Fert eta Peter Grünbergi omenaldi ekitaldia

 

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak Nobel saridun Albert Fert eta Peter Grünberg (kasu honetan hil ondoren) irakasleei omenaldi ekitaldi bat prestatu die, Ordizian ospatu ziren Nanomagnetismo eta Spintrónica (RNSTA 1/2 y IWMW6) Kongresuetan parte hartzeagatik; aldi berean gure Kofradiari egindako aitortzagatik, zeinak gure artzainen talde handi baten bizimodua eta gure ingurune naturalaren kontserbazioa bermatzen duen produktu baten aldeko lana isladatzen duen.

Ekitaldi nagusia 2022ko ekainaren 25ean ospatuko da Ordiziako Udalaren Batzar Aretoan goizeko 9:30tan, ondorengo programaz lagunduta:

·       9.30tan Harrera Ordiziako Udaleko Batzar Aretoan, Adur Ezenarro Ordiziako Alkatea eta Kofradiako Kofrade Gorenaren aldetik omendu eta gonbidatuei.  

·       Kofradiako kide batek Albert Fert eta Peter Grünberg omenduen merituen irakurketa egingo, Ordizia eta Idiazabal Gaztaren kofradiarekin duten harreman balioan jarriz.  Ekitaldi honetan Ordiziako Udalak oroigarri bat emango die eta kofradiaren aldetik, Albert Fert jaunari txapela jarriko zaio eta “Merituzko Kofrade” izaera baieztatzen duen diploma bat emango zaio, oroigarri batez lagunduta. Modu berean, Peter Grünberg irakasleak hil ondorengo aitortza jasoko du. 

·       10.30tan Albert Fert eta emazteak Aralargo Artzain txaboletara bisita egingo dute. Bitartean beste gonbidatuak Segurako Ondarre gaztandegira joango dira, bertan gazta ekoizpen prozesua ezagutuko dutelarik, azkenik Idiazabal Gazta  dastaketa batekin amaitzeko. 

·       13.30-14h inguruan Ordiziara bueltatu eta Chapel-Gorri elkartean bazkalduz amaituko dute eguna.  

 

Ekitaldiko gonbidatuen artean izango dira, Eva Ferreira EHUko Erretorea eta Nekane Balluerca Erretore ohia, Pedro Miguel Etxenike DIPC-ko Lehendakaria, Pako Etxeberria EHU eta Aranzadi ordezkatuz, eta EHU, Madrilgo Complutense eta Santiago de Compostelako Unibertsitateko hainbat ordezkari. 

* Argazkian, Alber Fert lehen lerroan Dotor Honoris causa Euskal Herriko Unibertsitean izendatu zuten eguenan, 2017 urriaren 22an.

(Juan Manuel Garmendiak argitaratua)

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez
pornobed.orgscat-japan.combdsmhd.orgwatchbdsm.net