Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Idiazabal Gazta eta Gozogintza gazta dastaketa eta maridaje gidatua

Idiazabal Gazta eta Gozogintza gazta dastaketa eta maridaje gidatua

Urte askotan Ordiziako Gazta Lehiaketako antolakuntza eta epaimahaikide lanetan ibili zen Busca Isusi, Zumarragatar gastronomoaren jaiotzaren mendeurrenari amaiera emateko, Idiazabal Gazta  eta gozokintza produktuen dastaketa eta elkartze gidatua antolatu da D´Elikatuz zentroan joan den abenduak 29an. Busca Isusik idatzi zuen artikulu baten jasota zegoen Idiazabal Gazta eta Tolosako Xaxuen maridaje edo elkartze perfektua eta ideia hau oinarri hartuz, Idiazabal Gaztarekin elkarketa bikaina duten produktuak ekoizten dituzten Ordiziako Unanue Gozotegia eta Goiagi Okindegiaren elkarlana izan dugu ekimen honen antolaketarako. 

Arrazoi honengatik, Ordiziako Idiazabal Gaztaren kofradiak antolatu ohi dituen dastaketatan jartzen diren hiru gaztak, ekoizle bakoitzaren produktu banarekin elkartuko da, Idiazabal Gazta gaztea Rafa Gorrotxategiren Gorrotxekin (Rafak berak egiten dituen xaxuei eman berri dien izena da), Idiazabal gazta onduagoa Unanue Gozotegiko Sagardo tartarekin eta Idiazabal Gazta ketua, ama masarekin Goiagi Okindegiak egindako ogiarekin.

                                                                  Juan Manuel Garmendiak argitaratua

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez