Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren XXVI. kapitulua

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren XXVI. kapitulua

Kofrade agurgarria,

Jakingo duzun moduan, urtaro honek, udazkenak, ale berriak dakarzkigu. Bada garaia, hortaz, guztiak bildu eta lapikoan prestatzeko, segidan gure plateretatik Tolosako babarrunaren zapore bereizgarria dastatzeko.

Hainbeste urteren ondoan, Tolosako Babarrunaren Kofradiak belaunaldi berri bati eman dio lekukoa, eta orain, gazteok hartu dugu erreleboa. Indartsu gatoz, gogotsu. Proiektu asko ditugu buruan, eta pixkanaka-pixkanaka ari gara bakoitza gorpuzten, egia bilakatzen.

Oraingo honetan, gonbidapena egiten dizugu, AZAROAREN 20an, igandean, TOLOSAra etorri eta gurekin eguna pasa dezazun.

Onartuko duzulakoan, hona hemen gure proposamena:

Tolosako Babarrunaren Kofradiaren XXVIII. kapitulua

11.00 – Kofrade eta kideen arteko topaketa, Frontón Jatetxean 

11.10 – Hamaiketakoa: salda, haragia eta ardoa

11.40 – Kalejira Tolosako udaletxera, Ohorezko Kofradeak buru direlarik 

12.00 – Kapituluaren ekitaldia, Ohorezko Kofradeen izendapena eta Tolosako Babarrunaren kofradiaren proiektu berriaren aurkezpena

13.15 – Zizka-mizka

14.30 – Bazkaria, Frontón jatetxean Eta ondoren... zozketa! 

Agur bero bat,
Tolosako Babarrunaren Kofradia

Jakinarazi zeure bertaratzea aukera duzunean 

Teléfono: 656788790 Email: komunikazioa.tbk@gmail.com Precio: 55€

 

 

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez