Ekitaldiak

[EUS] Todas las actividades (viajes, capítulos, conferencias, etc.) realizadas por las diferentes Cofradías a lo largo del tiempo.

Tolosako Babarrunaren XXVII. Kapituloa

Tolosako Babarrunaren XXVII. Kapituloa

Hasi dira tenperaturak hozten, eta gure sabelak gosetzen. Bete-betean harrapatu gaitu udazkenak, eta horrekin batera, babarrunaren denboraldiak.

Esanguratsua da azaroa denontzat, tolosarrontzat, orduan ospatzen baitugu gure perla beltzaren festa, Babarrunaren Festa. Eta aurtengoa ez da nolanahikoa izango; izan ere, Tolosako Babarrunaren Kofradiak ekarpen garrantzitsuak egingo ditu festaren barruan, ondorengo egun-ordenean:

AZAROAK 15, OSTEGUNA; Pul-pul jardunaldi gastronomikoa. Bigarrenez, Elikadura eta osasuna: “Garaian, garaikoa, garaiz” izenburupean, elikadura eta osasuna uztartuko ditu Jakoba Errekondo agronomoak jardunaldian. Tolosako TOPIC aretoan izango da, arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, showcooking bat egongo da, hots, pintxo-erakustaldi bat, Errekondok aipatutako osagai batean oinarrituta.

AZAROAK 16, OSTIRALA: XXVIII. kapitulua. Sorpesaz beteriko ekitaldi hau Tolosako udaletxeko Pleno Aretoan ospatuko dugu, arratsaldeko 19:30ean. Sorpresa horien artean Tolosako Babarrunaren Ohorezko Kideak izendatuko ditugu; besteak beste, Angel Mari Peñagarikano (bertsolaritza), Edurne Ormazabal (kultura eta komunikabidea), Garbiñe Biurrun (zuzenbidea) eta Boolo elkartea (integrazio soziala). Afari eder batekin emango diogu amaiera ekitaldiari, HIKA txakolindegian (Amasa). Txakolindegi hau gure kofrade-kidea den Roberto Ruizen proiektu berria da eta gustu handiz partekatu nahiko genuke zuekin esperientzia hau. Joan-etorria autobusez egingo dugu, Tolosako Santa Klara elizatik abiatuta; 20:30ean aterako gara bertatik eta 00:00tan ekarriko gaitu Amasatik. Gurekin etorri nahiz izanez gero, eman izena ondorengo zenbakira deituta: 656 788 790 (Miriam) – 685723067 (Irati). E-mail zerbitzua ere erabiltzen dugu edozein zalantza argitzeko. (komunikazioa.tbk@gmail.com). Bazkariaren prezioa, autobusa barne, 50 €/pertsona.

AZAROAK 17LARUNBATA: III. Euskal Jaia. Tolosako Udalarekin eta hainbat eragilerekin elkarlanean, egitarau oparoa antolatu dugu; musika eta gastronomia uztartuz, jai-giro aparta lortuko dugu. Egun horretan parte hartu nahi duen orori, baserritarrez jaztea gonbidatu nahi diegu. Zuek ere bertaratu nahi baduzue, animatu eta etorri festan gurekin.

Zuen erantzunaren zain gelditzen gara. 

Mila esker eta ongi izan,

(Juan Manuel Garmendiak argitaratua)

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez