Berriak

[EUS] Todas las noticias relacionadas con diferentes actividades de FECOGA.

XXVI Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta Gazta berria ebakitzeko ekitaldia

XXVI Idiazabal Gazta berriaren aurkezpena eta Gazta berria ebakitzeko ekitaldia

XXVI IDIAZABAL GAZTA BERRIAREN AURKEZPEN ETA GAZTA BERRIA EBAKITZEKO EKITALDIA

 

Maiatzak 27, asteazkena,

goizeko 11:30etan,

Ordiziako Udaletxeko Batzar Aretoan

 Iragan apirilaren 15ean Artzain Eguna bertan behera uztera behartu gintuen COVID-19 pandemiak, eta urtero egin ohi den Idiazabal gazta berriaren mozketa ere, ezin izan zen  burutu.

Denborak aurrera darrai, eta artzainek gazten salmentan beherakadak antzeman dituzte dagoeneko. Horregatik, salmentak sustatzen lagungarri izan litekeelako, XXVI Idiazabal Gazta berriaren aurkezpen eta gazta ebakitzeko ekitaldia, maiatzak 27an ospatzea erabaki da.  

Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Jatorriko Izendapenak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatu ohi duten ekitaldia komunikabideetara bideratuta egongo da, garai hauek eskatzen duten segurtasun neurriak medio, gonbidatuen presentzia murriztuta.

Ekitaldia goizeko 11:30etan, Ordiziako Udaletxeko Batzar Aretoan ospatuko da. Bertan, modu telematikoko Eusko Jaurlaritza eta Gizpuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek parte hartuko dute.

Aurtengo ekitaldian ez da omenaldirik eskainiko, baina urtero legez, Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenak iragan urteko ekoizpenaren datuak emango ditu, artzain eta gaztandegi erregularrenak sarituko ditu. Kontseilu Erregulatzaileak 2019 urtean  bere kalitate eta erregulartasunagatik gazta egile hauek saritzea erabaki du:

Artzain ekoizle saritua: La Leze

LA LEZE Ilarduian dago, Araban. 1992an, Elik eta Jose Marik esne-ekoizle gisa ekin zioten euren jarduerari, eta 1996an, Idiazabal gazta egiten hasi ziren, euren artaldeko esnearekin bakarrik. Ordudanik, hainbat lehiaketatan lortutako sari ugari izan dira, tokikoenetatik hasi eta nazioartekoetara. Duela urte batzuk, bere seme Arkaitz familia proiektuan sartu zen, La Leze gaztandegiaren usadioari  jarraituz.

Gaztandegi saritua: Goine

Asteasuko GOINE BERRIA gaztandegia Maria Jesusek eta Josebak kudeatzen dute 2007tik. Ardi latxen artalde propioa izateaz gain, Idiazabal Jatorri Izendapeneko beste artalde batzuetako esnea ere biltzen dute. Langile nekaezinak dira, ezinegon handia dutenak, etengabe berrikuntza bilatzen eta merkatu-lerro berriak irekitzen dabilen gaztandegia da.

 

2020ko Idiazabal gazta berriaren mozketa, urtero legez, gure gazta sustatuko duen pertsonai batek burutzen du, eta aurtengoan, Bilboko Porrue jatetxeko sukaldari den Unai Campok burutuko du.

Unai Campok 17 urterekin oso garbi zeukan sukaldari izan nahi zuela eta ikasketak hasi zituen Galdakaoko Ostalaritza Eskolan. Handik Bilboko Ostalaritza munduko enpresa handi batera joan zen, eta 15 urtez bertan lanean jardun ondoren, parrillan oinarrituriko jatetxe bat irekitzea erabaki zuen.

Horretarako Oriko Xixario Erretegian denbora bat egin zuen parrillaren sekretu guztiak ikasten. Handik Bilbora itzuli eta Porrue Jatetxea ireki zuen 2009an. 

2011an Ordiziako Gazta Lehiaketa irabazi zuen Ricardo Remiro Artzainaren Gazta Erdia erosi zuen enkantean.

Aurten “Sol Repsol” bat jaso du Donostian ospatu den urteroko Repsol gidaren ekitaldian.

Artzain Eguna eta gazta berriaren mozketaren inguruan informazio gehiago hemen duzue eskuragarri:

https://www.ordiziakoazoka.eus/azoka-bereziak/artzai-eguna/historia

 

 

 

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez