Berriak

[EUS] Todas las noticias relacionadas con diferentes actividades de FECOGA.

"Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco" Jatorri Izendapenaren bila

"Euskal Sagardoa / Sidra Natural del País Vasco" Jatorri Izendapenaren bila

Euskadiko Sagar eta Sagardogileen Elkarteek "Euskal Sagardoa/Sidra Natural de País Vasco" jatorri izendapena sortzeko eskaera erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan.

Eskaera Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Sagar eta Sagardogile Elkarteen 100%-ak babestu du. Bertako sagarrez egindako produktuari merezi duen duintasuna ematea da sektorearen helburu nagusia.Egitasmoa bultzatzen ari diren elkarteetako ordezkariak Arantxa Tapia Sailburuarekin elkartu dira.

Euskadiko sagar eta sagardo sektoreko Elkarte desberdinek "Euskal Sagardoa" Jatorri Izendapena sortzeko eskaera erregistratu dute Eusko Jaurlaritzan, beharrezko dokumentazio guztiarekin batean. Sektoreak eta administrazio desberdinek azken urteetan egindako lanaren emaitza da Elkarte guztiak batera joan eta eskaera bateratu bat egitea.

"Euskal Sagardoa" Jatorri Izendapenaren helburu nagusia da bertako sagarrarekin egindako sagardoari duintasuna ematea eta Elkarte eta Administrazio desberdinen artean lan egiteko marko bateratu bat sortzea.

Bi zutabe garrantzitsu ditu proiektuak: bertako sagarra eta kalitatea. Bertako sagarrari dagokionean, sektorea apustu garbi bat ari da egiten azken urteetan, sagasti berriak aldatu eta sagarrak hobeto ezagutzeko, heldutasun puntu egokiak bilatzeko eta abarrerako azterketak eginda. Helburua da, zenbait urteren buruan, Euskadin beharrezko den sagar guztia bertan sortzea eta horretarako "Euskal Sagardoa" Jatorri Izendapena ezinbesteko lanabesa izango da. Bigarren zutabe garrantzitsua kalitatea da, derrigorra etorkizuneko Jatorri Izendapenean.

Eskaera honekin, sektoreak indartu egiten du azken urteetako lana, bertako sagarraren alde eta jatorria eta kalitatea ziurtatuta izango dituen sagardoaren alde. Asmoa da, lehenbailehen izatea merkatuan "Euskal Sagardoa" Jatorri Izendapeneko bereizgarria izango duten lehen sagardo botilak.

Egitasmoaren arduradunak Arantxa Tapia Sailburuarekin elkartu dira, proiektu berriaren inguruko azalpena emateko. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila baita Jatorri Izendapen berriaren lehen faseko tramitazioak egiteko organo konpetentea.

Eskaera Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Sagar eta Sagardo sektoreko Elkarteek egin dute:

Arabako Sagar eta Sagardogileen Elkartea Bizkaiko Sagardogileen Elkartea Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea Sagardo Mahaia Elkartea

Sagar Uzta Elkartea Bialka Elkartea Fruitel Elkartea

Informazio gehiagorako:

Ainara Otaño (Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea) 687 477 735 Oihana Gainzerain (Sagardo Mahaia Elkartea) 696 429 874

Jose Antonio Zamalloa (Bizkaiko Sagardogileen Elkartea) 656 717 360 Ion Peña (Sagar Uzta Elkartea) 659 584 841

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez