Berriak

[EUS] Todas las noticias relacionadas con diferentes actividades de FECOGA.

”Balmaseda, 1990era arteko 100 pertsonaia ospetsu eta historiko” liburuaren aurkezpena.

”Balmaseda, 1990era arteko 100 pertsonaia ospetsu eta historiko” liburuaren aurkezpena.

Julia Gómez Prietoren liburua, Balmasedako Kultur Etxean aurkeztua. FECOGAko lehendakari Juan Manuel Garmendiak esandako hitzak:

Arratsalde on guztioi eta ongi etorri Balmasedako Kultur Etxera hurbildu zareten lagun guztiak. Beti etorri naiz pozik Balmasedara, baina gaur ilusioz gainezka nator, Julia Gómez Prieto historialari itzelak aurkeztuko baitu bere azken liburua, 1900era arteko Balmasedako 100 pertsonaia ospetsu eta bere historiako pertsonaien bizitzak jasotzen dituena.

Putxera Kofradiaren eskutik iritsi nintzen lehen aldiz Balmasedara, Pasioaren irudikapen herrikoia dela eta ezagutzen nuen hirira. Horixe da bere elkartze-espiritu sakona nabarmentzen duten jarduera ugarietako bat.

 

Kaleak zeharkatzean begi-bistakoa da monumentuz beteta dagoela, bere historia luzearen isla. Hortxe dugu, adibide gisa, Erdi Aroko zubi nabarmena. Baina zenbait balmasedar ospetsuek (jaioterrira itzulitako indianoek edo atzerrian geratutakoek) egindako ekarpenez ere goza dezakegu. Istorio horiek guztiak biltzen ditu liburu honek gerorako.

Duela bost urte ezagutu nuen Julia Euskal Gastronomia Akademiaren egoitzan, FECOGAra (Gastronomia Kofradien Federazioa) hurbildu zenean Putxera Kofradiaren sorrera zela-eta. Fede eman dezaket denbora horretan bi eginkizun nagusi bete dituela: bata, Balmasedako bikaintasunak hurbiltzea eta zabaltzea, bisitarientzat interesgarriagoa izan dadin, eta bestea, bere historia aberatsa jasotzea hainbat liburutan. Idazten ez dena ahaztu eta galdu egiten da. Argi dago idazkera dela kultura batek gainditu behar duen mugarria historian sartzeko.

 

Julia emakume dinamikoa zaitugu, saiatua, jarritako helburuak lortzera erabat bideratua. Beraz, jendaurrean eskerrak eman nahi dizkizut FECOGAko Zuzendaritza Batzordearentzat egindako lanagatik.

Jakina da emakume handi askoren ondoan bikotekide handi bat dagoela. Eta zuk ere halaxe duzu:  Eduardo banaezina. Eskerrik asko zuri ere, Eduardo.

Zorionak, Julia, zure ekarpenagatik, iragana gerturatu eta etorkizunerako gorde baituzu.

(Juan Manuel Garmendiak argitaratua)

 

 

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez
pornobed.orgscat-japan.combdsmhd.orgwatchbdsm.net