Berriak

[EUS] Todas las noticias relacionadas con diferentes actividades de FECOGA.

Busca Isusi Ordiziako Idiazabal gazta txapelketak omendua

Busca Isusi Ordiziako Idiazabal gazta txapelketak omendua

Aurten Jose Maria Busca Isusi “Lauran” jaunaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dugu. Idazlea, gastronomoa eta euskal sukaldaritzaren eta bertako produktuen zabaltzailea; eta nola ez, baita "Idiazabal" gaztarena ere. 

Sukaldaritzaren ezagutzan ikuspegi zientifikotik murgiltzen hasi zen lehenengoetariko bat izan zen. Ordura arte berria zen hori euskal eremuan eta zientzia gastronomikoaren eta beraz, euskal kulturaren maila igotzen eta hedatzen lagundu zuen.

Aranzadi Natur Zientzien Elkarteko sortzaile eta lehendakariordea izan zen, Gastronomiaren Euskal Kofradiaren Ohorezko Lehendakaria, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea, Eusko Ikaskuntzako kidea, Gastronomiaren Espainiako Akademiako kidea eta abar luze bat.

Ordiziako Gazta Lehiaketako Epaimahaikidea eta antolakuntzan ohiko laguntzailea izan zen urte askotan zehar.

1974 aurretik hainbat urtetan hartu zuen parte, eta urte horretan idatzi zen lehiaketaren araudi bat, artzainek artisau eran latxa ardi esnez egindako gazta Lehiaketa izena duena.  

Horregatik guztiagatik, Udalak eta Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak AITORTZA PUBLIKOA eskaini nahi diegu JOSE MARIA BUSCA ISUSI jaunaren senitartekoei, Ordiziako Gazta Lehiaketaren Epaimahaikide gisa, zabaltzaile eta sustatzaile gisa urte askotan izan duen partaidetzagatik eta eman duen laguntzagatik. 

 

 

Laguntzaileak
Gobierno Vasco MRW Hotel de Londres Vichy Catalán Hazi Autocares Díez